Benito Lertxundi

Gaua Eta Ni

Zu bezelakoa nai, oi gaua;
iluna eta biluzia.
Ene ametsen garretan dagoen bidean barna noa eta ene oinak lurra ukitu orotan egundoko aritza sortzen da.
Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa; ondarrean egin atza neunzera oraindik ere atza begiratzen bait duzu.
Zu bezelakoa nai, oi gaua: ixilla eta sakona.
Eta ene bakardadearen bihotzean ba da erditzen ari den jainkosa bat, eta bertan zerua eta infernua bat egiten dira.
Ez zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa; oraindik ere oinazeak ikaratzen bait zaitu eta osinaren dei-kantak izitzen.
Zu bezelakoa naiz, oi gaua; basa eta ikaragarria; ene belarriak menperatu herrien garraxiz eta ahaztu lurren asperenez beterik bai daude.
Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa; oraindik ere zure ni ttipia laguntzat daukazu eta ez duzu zure Ni haundiaren adiskide izatea lortzen.
Zue bezelakoa naiz, oi gaua: bihotz-gogorra eta beldurgarria; ene bularra garretan dauden itsasontziek argitua bait dago eta ene ezpainak hildako gudarien odolez bustiak.
Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa, oraindik ere zure bizki-arimaren grinak dauzkatzu eta ez zara
bihuru zuhaurren lege bakarre zu bezelakoa naiz, oi gaua; gatz eta piper ene itzlaren babesean lo dagoen hura ardo birjinaz mozkortua bait dago orain, eta jarraitzen didan emakumeak bekatu egiten du alaiki.
Ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa zure arima zazpi toleseko oihaletan inguratua bait dago etz ez daramazu bihotza eskuetan.
Zu bezelakoa naiz, oi gaua: jasale eta grinatsua, ene bularrean zimeldu musuzko hil-atorretan ameka maitale hil bait daude obiratuak.