Erderaz idatziak izan dira gure ideien autopsia denak,
elefanteen amnesia guztia ortografia garbizaleetan.
Nekea begietan 1 D-n ikusteko antiojuak jantzita
eta haiek eustea beste egitekorik ez euren belarriak.
Hauek dira, izan, hauek dira finean... albo-kateak
Kamerez josita daude kaleak, holakorik ez galdeketetan.
Ikararen koordenada berriak Europa zaharreko estoldetan.
Emaitza sinesgaitzak silogismoen olgeta ilunak
orrialde erauziak zuzenbide liburukote astunetan.
Hauek dira, izan, hauek dira, nola esan gu izatearen albo-kateak ez izatearen ajeak
Gutxiespenaren dialektikari: eppur si muove komeni den legediari: si muove
norbait izateko hurkoa beti zapaldu behar duenari akordeotatik doazkio bi hitz:
eppur si muove.
Hauek dira, izan, hauek dira, nola esan
gu izatearen albo-kateak, ez izatearen, ajeak.