Anestesia

Gaitzespen Eguna

Gaitzespen eguna
leloaren unea
doinu errepikakorra
abesti luze honetan

Gaitzespen eguna
putreak ez dira hiltzaileak
baina hildakoak behar dituzte bizitzeko

Odolak lurra busti egin du
propagandarako unea heldu da
batasun baztertzailea eskatuz
sentsibilizazioaren erabilpena
tokitik ez mugitzeko aitzakiak
erantzukizunaren pilota eskuz esku

Gaitzespen eguna